Gauerdian sartuko da EAE “normaltasun berrian”

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean sinatu du dekretua, larrialdi egoeran Jaurlaritzak zein Espainiako Gobernuak hartutako neurriak bertan behera utziko dituena eta alarma egoera indargabetuko duena. Erkorekak gehitu du “osasun larrialdiaren etapa itxi eta behaketarena” hasiko dela. Nekane Murga Osasun sailburuak sinatutako agindu batek arautuko du “normaltasun berria”. Salburuak adierazi du “Txagorritxuko eta Basuruko ospitaleetako broteak kontrolpean” daudela eta erkidegoa “prest” dagoela “hirugarren fasea gainditutzat emateko”. Normaltasun berria Estatuko irizpideen arabera arautuko da EAEn: maskarak, 1,5 metroko distantzia eta % 60ko edukiera. Halabaina, lurraldeko egoerari “egokitutako neurriak” ezarri ditu Jaurlaritzak ostiraletik aurrera bete behar direnak. Berritasunen artean, ireki egingo dira haur-parkeak.