Gasteizko 60.000 ikasle inguruk ez dute klaserik izan gaur koronabirusaren ondorioz

Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartutako neurria izan da. Sei dira Euskadin hildakoak eta 197 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte. Nafarroan 23 kasu baieztatu dituzte baina ez da hildakorik egon. Iparraldeko gaixo bakarra bere egoera hobetzen jarraitzen du.