Gabonak Arte programak arte garaikidea familiei helaraziko die zazpigarren urtez Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak Gabonak Arte programaren zazpigarren edizioa hartuko du abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra. Helburua, etxeko txikienen jakin-mina piztea da, arte garaikidearen munduan murgiltzea eta oporraldietan gozamenerako tarte bat izatea nahi dute antolatzaileek. Musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat diziplinetako ikuskuzinak prestatu dira Alhondegiko sarreran zein beste gune batzuetan ere, gehienak doan, edo prezio murriztuan, denon eskura egon daitezen.