Frantziako Gobernua neurri "zailak" prestatzen ari da “COVID-19ren aurrerapen geldiezinaren” aurrean

Gobernuak neurri berriak iragarriko dituela espero da. Defentsa Kontseilua bildu da, Emmanuel Macron presidentea buru dela, izurriteak izan duen bilakaeraren aurrean neurriak hartzeko. Ipar Euskal Herria gune gorri izenda dezake Frantziak azken agerraldiak ikusita. Horrek suposatuko luke mugikortasuna mugatuta izango luketela biztanleek, gehienez 100km-ko zirkulu batera. Azken proposamenen artean dago baita, berrogeialdia betetzeko epea astebetera murriztea. Erabaki hau, oraindik, hartzeke dago. Momentuz, herritar guztien konfinamendua baztertuta dago, baina bilerak murrizteko aukera aztertzen ari dira, baita pribatuak ere, Erresuma Batuko ereduari jarraituz. Azken 24 orduetan ia 10.000 kasu berri erregistratu dira Frantzian. Azken bi asteetan, 130 kasu erregistratu ditu herrialdeak ehun mila biztanleko, Europako tasarik handienetako bat.