Frankismoko torturatzaileei kondekorazioak kentzeko eskatu du aho batez Nafarroako Parlamentuak

Espainiako Kongresuan egin ez bezala eskuineko hirukoa osatzen duten NA+eko kideek bat egin zuten adierazpenarekin. Horren bitartez beraz, Nafarroako Parlamentuak eskatu du diktadura frankistako funtzionario edo agintariei emandako kondekorazioak baliogabetzeko, baita hil ostean ere.