Filmin plataformak euskarazko kanala jarri du martxan, ia 50 euskarazko filmekin

Kanalean, orotara ia 50 pelikula daude euskaraz edo euskaratuta, fikzio, dokumental eta haurrentzako pelikulen artean. Azken urteetako film entzutetzuekin batera, Garaño eta Goenagaren “Loreak”, Koldo Almandoz-en “Oreina” edo Telmo Esnalen “Dantza” eta “Agur Etxebeste”rekin batera, jada ibibilbidea egin duten obrak ikusi daitezke, “Gartxot”, “Eutsi”, “Bertsolaria” edo “Asier eta Biok” bezalakoak.