Fermin Balentziak jasoko du Txupin Etxepare omenaldia

Fermin Balentziak jasoko du 2019ko Txupin Etxepare saria. Iruñeko Peñen Federazioak eta Oroimenaren autobusak egindako errekonozimenduak kantautoreari egingo dio omenaldia sanferminetan egiten diren ekitaldi herrikoi eta aldarrikatzaileetan duen presentziarengatik eta Nafarroako herrietan egiten diren memoria ekimenetan duen parte-hartzeagatik.