Evo Moralesek presidente kargua utzi du

Evo Moralesek, Boliviako presidenteak «bake soziala» bermatzeko dimisioa eman du, armadak kargua uzteko presioa egin eta gero. Ameriketako Estatuen Erakundeak atzo goizean, hauteskunde prozesuari buruz eginiko ikerketaren emaitza jakinarazi zuen. Urriaren 20an, Boliviako hauteskunde egunean burututako botoen kontaketan, sistema informatikoaren “manipulazio argia” ondorioztatu du.