Eusko Jaurlaritzak astebete atzeratu du EAEko ikastetxeen irekiera

Eusko Jaurlaritzak aste bat atzeratu du EAEko eskolen irekiera. Hasierako data hurrengo astelehena, maiatzak 18, izango bazen ere, eskolak irekitzeko lehenengo fasea igaro behar denez maiatzaren 25era atzeratzea erabaki du. Argitu beharra dago ez dela irekitze orokorra izango; borondatez irekiko dira ikastetxeak, hau da, kasuan kasu erabakia, baimentze dataren ostean, eskola bakoitzarena izango da.