Eusko Jaurlaritzak Alokairuko Merkatuen Estatistika (AEM) jarri du martxan

Tresna honek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako alokairuen benetako prezioa eskaintzen du. Indarrean dauden kontratuen fidantzen datuetan oinarritzen da. Horrek aukera ematen die datu fidagarrien bidez higiezinen merkatuan diharduten eragile publiko eta pribatuei zein herritarrei alokairuen merkatuaren bilakaera ezagutzeko.