Euskara ardatz hartuko duen etorkizun berdinzalearen alde martxan da ‘Geroa euskaratik’

Euskara ardatz hartuko duen etorkizun berdinzalearen alde, ‘Geroa euskaratik’ kanpaina jarri du martxan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Azaldu dutenez, Covid-19ak sortutako krisiak agerian utzi ditu gizarte honek "euskalgintzan zein bestelako gizarte esparruetan" dituen "hutsuneak". Era berean, gehitu dute "normalitatea" deitu izan duten hori ez dela herritar guztiena eta, hizkuntza eskubideen "etengabeko" urraketek agerian utzi dutela.