Euskalerria Irratiak helegitea jarri dio Iruñeko Udalaren publizitate banaketaren arau berriari

Euskara hutsezko hedabideak nabarmen kaltetzen ditu iragan abenduan Iruñeko agintariek hartutako erabakiak. Euskal komunikabideen artean kaltetuena Iruñerriko euskarazko irrati nagusia izan da. Salatu dute erabakia baztertzailea eta Iruñeko euskaldun guztien hizkuntza eskubideak urratzen dituela.