Euskal Herri mailako elkartasun sarea eratu da pandemiari aurre egiteko

Ipar Euskal Herrian sortu da covid-eh.eus webgunea, baina, “herriz herri eta auzolanaren bitartez” sarea osatzen jarraitzea da sortzaileen asmoa. Hain zuzen ere, jadanik antolatuta dauden elkartasun sareei ikusgarritasuna eskaini nahi diete, eta egitasmoak dinamika berriak pizteko ere balio dezakeela uste dute.