Europako Banku Zentralak 600.000 milioi euro gehiago jarriko ditu koronabirusaren aurkako laguntza planean

Euroguneko aurreikuspenek okerrera egin dute, ekonomiak "hondoa jo" duela uste duten arren, urtearen bigarren erdian suspertzen hasiko dela iritzi dio Cristine Lagarde presidenteak. Planaren iraupena handituagatik ere, ez du espero deflazio eta prezio jaitsierarik. Besteak beste, esan du Lagardek, azken datuek diotela ekonomia “oso motel” bada ere hazten ari dela, inflazioa %0,1era jaitsi dela maiatzean. Diru kopurua handitzeko arrazoien artean dago orain arte lez jarraituz gero, programa aurki agortzeko arriskua zegoela. Martxoaz geroztik jada, 234.600 milioi euroren erosketa egin ditu EBZk. Onuradun handienak Italia, Espainia eta Alemania izan dira.