Europak jarritako baldintzak bete gabe, luzapena eskatzea erabaki du Westminsterrek

Brexitarekin lotutako lehen neurria onartu du parlamentu britainiarrak. Azken hilabeteotan gaiarekin lotutako proposamen denak atzera bota ondoren, Europari beste luzapen bat eskatzeko agindu zion atzo Westminsterrek Theresa May lehen ministroari, boto bakarreko aldearekin. Atzo onartutakoaren arabera, aldez aurretik Brexitari buruzko akordioa onartu gabe egin beharko dio luzapen eskaera Mayk Bruselasi. Bitatean, Jean Claude Juncker, Europako batzordeko presidenteak adierazi du luzapena emateko ezinbesteko baldintza dela aldez aurretik parlamentu britainiarrak akordioa onartzea.