Euren erasotzaileekin 24 orduz "etxean itxita" dauden emakumeen egoera larriaz ohartarazi dute emakume pentsiodunek

Oneka euskal emakume pentsiodunen plataformako kideek euren erasotzaileekin 24 orduz "etxean itxita" egotera behartutako emakumeen egoera larria nabarmendu dute. Gainera, pentsiodunak kexu dira instituzioek azken egunetako deskonfinamendua arintzeko erabilitako "adin irizpideez".