Etxebarrin euskaraz bizi daiteke

Euskararen eguna ospatu dute Etxebarrin. Horretan, egun osoko egitaraua prestatu dute; goizean gazteenentzako jaialdia egin dute, arratsaldea, berriz, euskara herri osora zabaltzeko kalejira izan da San Anton auzotik hasita.