Estatus berriaren aldeko babesa lortzeko manifestua aurkeztu du Demokrazia Baik

Demokrazia Bai plataformak gizarte zibileko dinamika abiarazi du estatus berri baten aldeko babesa lortzeko. Espainiako Konstituzioak 40 urte beteta, Espainian ustelkeria eta demokraziaren aurkako inboluzioa nagusitu direla salatu dute. Euskal herritarrak "nazioa" izanik, hainbat eremutako jendeak bat egin du eskumen osoko estatus berria aldarrikatzeko.

Espainiaren eta Euskal Herriaren arteko harremanak aldatzeko, ezinbestekotzat jo dute gizartea ahalduntzea. Otsailera bitartean, oraingoz 90 lagun ingururen babesa duen manifestuaren aldeko sinadura bilketarekin segituko dute.