Eskoletan motxiladun haurrek dituzten beharrei erantzuteko unitate didaktiko bat sortu du Sarek

Hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik hezkuntza premien inguruko analisi eta proposamenak egin dituzte unitate honetan. Aurkezpenean nabarmendu nahi izan dute gainera, nahiz eta proposamenak hezkuntza eremura zuzendu dituzten, haur hauen egoera hobetzea gizarte osoaren erantzukizuna dela.