Erretiratuen mobilizazioa Iberdrola dorrearen aurrean pobrezia energetikoa salatzeko

Bertan, enpresa elektrikoek zein gobernuek darabilten jarrera arbuiatu dute eta bono energetikoa aldarrikatu dute, besteak beste. Astelehenetako mobilizazioei eusteaz gain, abenduaren 15an manifestazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.