Erresidentzietako langileek lanuzte berriei ekin diete maiatzaren 10era arte

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lanuzte berriei ekin diete astelehenean hasi eta datorren maiatzaren 10era arte. Guztira 27 greba egun egingo dituzte hiru txandatan banatuta: astelehenetik apirilaren 12ra, apirilaren 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era. Guztira, 5.000 langile daude greba egitera deituta.