Erantzukizunak eskatu dituzte herritarrek Zaldibarreko hondamendia argitzeko

Protesta egiten ari ziren herritarren esanetan, Jaurlaritzak ez du "beharrezko kontrola" eraman. Iñigo Urkullu lehendakaria, Iñaki Arriola Ingurumen sailburua eta Eusko Jaurlaritzako beste hainbat arduradun Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematera atera diren bitartean, herritar talde batek elkarretaratzea egin du eraikinaren parean, Zaldibar argitu orain! lemapean. Kezka agertu dute desagertuta dauden bi langileen eta amildutako zabortegian lanean ari direnen inguruan. Gehitu dute agintariak ematen ari diren erantzunekin, herritarrak ez direla fio.