Epaileak atzeratu egin du Maravillas Gaztetxeko kideen aurkako epaiketa

Udazkenera atzeratu dute Maravillas gaztetxearen kontrako epaiketa. Nafarroako Gobernuak akusazio gisa txosten berri bat aurkeztu du eta 22 gazteen defentsak hura aztertzeko denbora eskatuta, epaileak erabaki du bista atzeratzea. Atzerapena ezagutu aurretik hamarnaka lagun elkartu dira epaitegiaren kanpoaldean.