Epaileak aske utzi du Donostiako tatuatzailea

12 emakumeri sexu erasoak egiteagatik epaitutako Donostiako tatuatzailea aske utzi du epaileak sententzia eman bitartean. 2013 eta 2018 artean eraso ia sistematikoak salatu zituzten hamabi emakumek, gehienak tatuatzailearen estudioan bertan gauzatutakoak. Bestalde, eta sexu erasoekin jarraituz, Nafarroako Auzitegiak urriaren 29an aztertuko du La Manada-ko erasotzaileen grabaketen auzia.