Emakume nekazariek bilera egin dute sektoreko arazoak identifikatu eta konpontze bidean jartzeko

Lehen sektorean aritzen diren emakumeak bizi duten babesgabetasun egoeraz hausnartzeko egin dute bilera Bilbon. Nekazaritzan lan egiteko dituzten trabak eta lan baldintza kaskarrak gainditzeko beharra azpimarratu dute eta egoerari buelta emateko neurriak proposatu dituzte bileran.