Eliseo Gili bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote 'Iruña-Veleia' auziagatik

Aztarnategiko zuzendari ohiari egozten zaizkion delituak dira "dokumentuak faltsutzea" eta "iruzurra". Ruben Cerdan izan da beste akusatua eta urtebete, hiru hilabete eta 23 eguneko zigorra ezarri diote, "agiri pribatuak faltsutzea" egotzita. Bien artean, Arabako Foru Aldundiari 12.490 euro ordaindu beharko diote. Bi akusatuei aplikatu zaie, luzapen bidegabetzat jotzen den aringarria, prozesu judiziala duela hamaika urte hasi baitzen, 2009an. 2006an aurkeztu ziren Iruña Veleia aztarnategian aurkitutako lehen piezak, baina dudak piztu ziren “ordura arte ikusi gabeko idazkera, kristautasunaren eta euskararen ikuspegia” zutelako. Horregatik sortu zen 2008an batzorde zientifikoa, aurkikuntzak eta Lurmen kudeaketa enpresa ikertzeko. Hamalau urteko tramiteen ondoren, iragan otsailaren 3an hasi zen 12 saioko epaiketa. Azkenean, epaiak dio ezin izan dutela frogatutzat eman grafitoak Gilek berak egin zituenik. Aldiz, epaileak onartu du Gil aztarnategiko zuzendari zen neurrian, bertan geratzen zenaren jabe zela, eta, beraz, baita arduradun ere.