Ekuadorko gobernua Guayaquil hirira eraman dute milaka indigenen protesten ondorioz

Liskarrak okertu egin dira azken orduetan Ekuadorren, milaka manifestari indígena Quitora iritsi ondoren. Egoeraren larritasuna ikusirik, presidentearen jauregia eta gobernuaren egoitza desalojatu eta Guayaquil hirira mugitu behar izan dute.