Ekonomia produktiboa ez eteteko eskatu du Lehendakariak

"Okerrena" heltzear dagoela onartu arren, "koma ekonomikoa" ekiditea lehenetsi du Iñigo Urkullu lehendakariak. ETB2k eginiko elkarrizketan esan duenez, "erraza" da jarduera produktiboa eteteko exijitzea; aitzitik, "ekonomiak produktibitatea izaten jarraitu behar du, pertsiana jaisten bada zerotik hastea asko kostatzen delako".