Ekonomia berpizteko 1.825 milioi euro bideratzea helburu duten neurriak proposatu ditu EH Bilduk

Politika ekonomiko eta industrialerako proposamenak aurkeztu ditu Bilbon Maddalen Iriarte Euskal Herria Bilduko lehendakarigaiak. Ekonomia berpizteko asmoaz, 1.825 milioi euro bideratzea helburu duten lau neurri nagusi aurkeztu ditu: likidezia, babesa eta erreskatea, inbertsio estrategikoa eta eraikuntza.