Eitzagako herritarrak: "Ez da inor agertu inolako azalpenik ematera"

Zaldibarko zabortegitik gertu dago Zaldibarko Eitzaga auzoan. Egun hauetan bertako herritarrek askotan salatu dute ez dutela inolako informaziorik jaso: "Ez dakigu maskarila batekin egon behar dugun, ez dakigu baratzeko barazkiak jan hal ditugun, ez dakigu ura kutsatuta dagoen edo ez..." Beraiekin hitz egin dugu, eta hemen bildu dugu beren lekukotza.