Egunotan gehiago dira etxean erditzea erabaki dutenak, Magaleko emaginen arabera

Haurdun askok ziurgabetasunez bizi dute pandemia , izan ere, azaldu dutenez, informazio nahasgarria iristen zaie ospitale eta agintariengandik. Horregatik, Magale elkarteko Clara Rosas eta Josune Ibargoyen emaginek azaldu dutenez, lan gehiago izaten ari dira aste hauetan haurdun gehiagok erabaki baitute etxean erditzea.