Egoerara egokitutako udalekuak antolatu behar izan dituzte Foru Aldundiek

Covid19 gaitzaren ondorioz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan antolatzen den Udalekuak 2020 programa bertan behera geratu da. Aldundiek, hala ere, egitarau alternatiboa prestatu dute haur eta gazteei konponbide "publikoa" emateko. Ohiko udalekuen ordez, segurtasun neurriak beteko dituzten udalekuak antolatu dituzte; leku irekian 200 gazte bildu daitezke gehienez, eta leku itxian, aldiz, 80. Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol foru diputatuak azaldu digu zein den egera.