EHIGE eta HEIZE elkarteek salatu dute Hezkuntza Sailak murrizketak egingo dituela adierazten duten ebidentziak daudela

EHIGE eta HEIZE elkarteek Hezkuntza Sailak murrizketak ezarriko dituela adierazi dute. Ikastetxe publikoen zuzendarien eta familien elkarteek argudiatu dutenez, Lakuari egindako eskarien erantzunetan antzeman dute murrizketak egingo dituzten ebidentziak, eta, kritikatu dute Hezkuntza Sailak ez diela jaramonik egiten eskola komunitatearen eskariei.