EH Bilduren taldeak akreditazioak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan

Alderdiko ordezkariak gaur goizean batu dira Bilboko Batzar Nagusien egoitzan. Bea Ilardia ahaldungai nagusiaren iritziz, instituzioek hitzetatik ekintzetara pasatu behar dute. Adierazi du Bizkaia hobe baten alde lan egiteko prest daudela. Kanpainan zehar nabarmendu duten bezala gaur ere argi utzi dute Bizkaian gabezia larriak daudela eta horiei soluzio bat eman behar zaiela. Ilardiak agindu du bizi kalitatean aurrerapausoak emateko kalitatezko zerbitzu publikoen alde lan egingo duela eta, helburu hori lortzeko, EH Bildu indartsu bat eskatu du. Azaldu du EH Bildu dela berme bakarra jendeari entzunez gobernatzeko. Bizkaia justu, orekatu eta kohesionatu bat lortzeko.