EH Bilduk Iñigo Urkulluri eskatu dio herritarrei "argi esateko" murrizketak egiteko asmoa daukala

Jasone Agirre alderdiaren Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko zerrendaburuak esan du “oso hodei beltzak” daudela aurrean “krisi ekonomiko eta sozial moduan”. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, datorren urtean langabezia tasa %13koa izango da. Horregatik, lehendakariari eskatu dio “argi eta garbi” hitz egiteko. Argirrek nabarmendu du COVID19ak erakutsi duela “jendean inbertitzeko” sasoia dela, “zerbitzu publiko indartsuagoak” behar direla, “giza baliabide eta baliabide material gehiago dituen osasun eta hezkuntza bat”. EH Bilduk “murrizketa sozialik ez egiteko” konpromisoa hartu du.