EAJren eta Espainiako Gobernuaren arteko “hauteskunde antzerkia” kritikatu du Iturgaizek

Karlos Iturgaiz PP+ Cs koalizioko lehendakarigaiak "hautes-antzerkitzat" jo ditu EAJ eta Espainiako Gobernuaren arteko "desadostasunak, urruntzeak eta haserreak", uztailaren 12aren ostean euskal sozialistekin itunak egingo dituztela argudiatuta.