EAJk “ekintzailetzaren erreferentzia” bilakatu nahi ditu Bilbo eta Bizkaia

Hala azaldu dute Juan Mari Aburtok eta Unai Rementeriak. Biek ala biek, instituzioen arteko lankidetza eta EAJ-ren “indarra” azpimarratu dituzte. Proposamen artean, ekintzailetza bultzatzeko gunea, azken urteetan Bizkaitik kanpora joandako gazteen itzulera eta hirugarren adinekoentzat beren beregi egokitutako zentroa.