Desagertuta jarraitzen duten bi langileak zabortegiko beste gune batean bilatzen ari dira

Gunearen ezegonkortasuna dela eta, beste toki batean bilatzea erabaki dute, egun zabortegian beharrean daudenen segurtasuna bermatzeko. Helikoptero batek apar zigilatzailea jaurti du zabortegiaren goiko aldean, sua piztea ekiditeko.