Derek Chauvin polizia ohiari bigarren mailako erailketa egotzi diote eta milioi bat dolarreko bermea jarri

Epailearen aurretik igaro da George Floyd gizon afro-amerikarra itota hil zuen agente ohia. Bermea, milioi batekoa izateko aukera eskaini zioten auzitegiek, beti ere hainbatean behin auzitegietara joateko baldintzarekin, eta suzko armarik ez erabiltzekotan. Floyden hileta egingo da gaur Hustonen, baina hirian dago jada gorpua eta jende andana hurbildu da azken agurra ematera. Mundua astintzen ari den gertakizuna da. Minneapolisko Udal Gobernuak polizia departamendua bertan behera uzteko erabakia hartzea eragin dute, adibidez, protestek. Besteik, Estatu Batuetako Demokratek Poliziaren immunitatea murriztea helburu duen lege proposamena aurkeztu dute eta Ordezkarien Ganberan eztabaidatuko da. Frantzian, esaterako, debekatu egingo diete poliziei eta jendarmeei zibilak atxikitze aldera erabiltzen duten ┬źitotzeko metodoa┬╗, Christophe Castaner Barne ministroak jakinarazi duenez.