CIAren arabera, Felipe Gonzalezek bere onespena eman zuen GAL-en sorrerarako

Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak desklasifikatu berri dituen dokumentuen artean ageri da informazioa. La Razón egunkariak argitaratu duenez, 1980ko hamarkadan CIAk Espainia: Terrorismoa eta gobernuaren erantzuna txostena garatu zuen eta bertan irakurri daiteke, besteak beste, Gonzalez-ek adostu zuela “mertzenarioen talde bat eratzea terroristei legez kanpo aurre egiteko”.