CCOO, LAB eta UGT sindikatuek aurreakordioa adostu dute patronalarekin

Bizkaiko metalgintzak aurreakordioa adostu du patronalarekin. LAB, Comisiones Obreras eta UGT sindikatuek Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzaren azken proposamena onartu dute, horrek bertan behera utzi du datozen egunetarako deituta zegoen zortzi egunetako greba.