Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak greba orokorrean kalera irteteko deia egin du

Lan, pentsio eta bizitza duinaren alde, datozen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Bizkaiko pentsionistek. Bereziki, Urtarrilaren 29an herri eta hiri guztietan egingo diren kazolakadetan. Eta, noski, urtarrilaren 30ean hiriburuetan egingo diren manifestazioetan eta herri zein eskualdeetako greba eguneko egintzetan.