Bingen Zupiria (Kultura eta Euskara sailburua): "Lehentasuna euskarazko edukiak sortzea izan behar da"

Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiria Hamaika Telebistan egon da. Azken lau urteetako hitoak errepasatzeaz gaindi, Euskaraldiaren bigarren edizioa, euskararen erabileraren ingurukoak, erronka digitala, EITBren egoera edo Euskal Selekzioen ofizialtasuna izan ditu hizpide.