Bilboko EH Bilduk "hiritarren eskariak" aintzat hartzen dituen zerrenda osatu du Udalerako

Esan dute nagusiak gogoan izanda bihotz gazte batetik sortu nahi izan dutela zerrenda. Azaldu dute garrantzitsua ez dela nork gobernatzen duen edo nork daukan agintea. Azpimarratu dute helburua dela herritarrekin elkarrizketa bultzatzea, politikariak eta herritar oro maila berean daudelarik. Azaldu dute Bilborentzako ez dela ideia loriatsuak izateko garaia baizik zintzoak izateko eta herritarren defentsan aritzeko garaia dela. Gidalerro hauen baitan sortu dute Udalerako zerrenda. Adierazi dute Bilboko identitatea mantendu nahi dutela eta herritarren oinarrizko eskubideak mantendu.