Belaunaldien arteko sormen topaketak antolatu dituzte EHUk eta IMQk

EHUko arte ederretako ikasleek eta IMQ Igurco Unbe zentroko adineko egoiliarrek bat egin dute bi erakundeek bultzatutako proiektuaren baitan. Horren bidez, belaunaldien arteko sormen topaketak antolatzen ari dira zentro soziosanitarioan zein Leioako Arte Ederren fakultatean. Egoiliarren bizi kalitatea hobetzen du arteak eta ikasleek euren gaitasunak garatzen dituzte topaketetan.