Bederatzi egunez hiria koloreztatuko dute Bilboko aratusteek

Otsailaren 15ean emango diote hasiera egitarauari Bilboko Kafe Antzokian kopla txikien lehiaketarekin. Amaiera, aldiz, 25ean, sardinaren erretzearekin. Tartean hamaika kontzertu, antzerki, lehiaketa eta abarrek hartuko dute Bilboko erdigunea.