Baskoniak Jalen Jones fitxatu du

Gasteiztarrek 25 urteko hegal-pibota fitxatu dute, Granger eta Shengeliaren lesioek taldearen errotazioa mugatu dutelako. Jones NBAn aritutakoa da, Dallas Mavericks eta New Orleans Pelicans taldeekin hain zuzen ere. Litekeena da, estatubatuarrak Turkiako Darussafakaren aurka debuta egitea.