BBK-k Sasoiko proiektua jarriko du martxan urriaren 1ean

Urriaren 1ean Nagusien Nazioarteko egunean ateak irekiko ditu BBKren helduentzako zentro berriak. BBK Sasoiko proiektua abiatuko dute Bilboko Erronda kalean sortu duten aretoan. Proiektuaren helburua pertsona nagusien erralizazio pertsonalerako gune bilakatzea da, lan-etapa bukatu ostean aktibo mantendu nahi diren pertsonak elkartu eta ideia ugari garatu ahal izateko espazioa. Eredu berritzailea dela adierazi dute sustatzaileek. Gero eta pertsona nagusi gehiago eta bizi-kalitate altuagoa duen gizartearen erronka berriei erantzun nahi die BBK-k honen bitartez.