Autonomoentzako laguntza-sorta onartu du Nafarroako Gobernuak

Koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko Gobernuak Foru Lege Dekretu berriaren bidez onartu duen hirugarren neurri-sorta da hau. Hala, aparteko laguntza, 2.200 eurora arte iritsiko da jarduera utzi behar izateagatik gehien kaltetu direnentzat eta, jarduerari gutxienez urtebetez eusten diotenentzat.