Atzerrian dauden euskaldunek zaitasunak dituzte etxera etortzeko

Euskal Herritik kanpo dauden bidaiariek etxera bueltatzeko oztopo ugari aurkitu dituzte koronabirusak eragindako egoera dela eta. Mugak itxita daudelako edota hegaldiak bertan behera geratu direlako, dauden lekuetan igaro beharko dituzte egunak berri gehiago izan arte.